Imelda Lambertini
Imelda Lambertini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Magdalena Lambertini Galuzzi |
Jaiotza | Bolonia, 1322 |
Heriotza | Bolonia, 1333ko maiatzaren 12a (10/11 urte) |
Leinua | House of Lambertini (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious (Western Christianity) (en) |
Santutegia | |
Maiatzaren 12 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Nuns of the Order of Preachers (en) |
Magdalena Lambertini (Bolonia, 1322 inguru – 1333ko maiatzaren 12a) Predikarien Ordenako moja izan zen, Imelda erlijio-izena zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egano Lambertini kondearen[1] eta Castora Galuzziren alaba izan zen. Gurasoak katoliko zintzoak ziren, karitate eta eskuzabaltasunagatik ezagunak. Bosgarren urtebetetzean, Magdalenak jaunartzea egiteko eskatu zuen; hala ere, garai hartan ohitura zen haurrek 14 urte arte ez zutela lehenengo jaunartzea egiten.
Bederatzi urte zituela, moja domingotarrekin bizitzera joan zen Val di Pietrara (Boloniatik gertu)[2]. Mojategian ere ez zuen jaunartzea egiteko aukerarik izan[3].
1333ko maiatzaren 12an, Igokunde-jaiaren beila egunean, otoitzean belaunikatu zen eta sakristauak «Ostiaren Argia» ikusi omen zuen bere buruaren gainean, eta orduan apaizari deitu zion ikus zezan. Miraria ikusi ondoren, apaiza behartuta sentitu zen jaunartzea egitera onartzera. Egin eta berehala, Imelda eserlekura itzuli zen, eta meza ondoren geratzea eta otoitz egitea erabaki zuen. Geroago, moja bat afaltzera deitzera etorri zenean, oraindik belauniko aurkitu zuen. Mojak deitu zion, baina ez zen mugitu, beraz, arin kolpatu zion Imeldari sorbaldan, eta orduan Imelda lurrera erori zen, hilik[4].
Gorpuzki usteldugabea Boloniako San Sigismundo elizan dago[5].
1826an dohatsu bilakatu zuen Leon XII.a aita santuak. 1910ean Pio X.a aita santuak lehenengo jaunartzea egiten dutenen zaindari izendatu zuen[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Blessed Imelda Lambertini» Blessed Imelda Lambertini Society jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-08-09).
- ↑ (Ingelesez) «Bl. Imelda Lambertini» Dominican Sisters of Saint Cecelia.
- ↑ a b (Italieraz) Borrelli, Antonio. «Beata Imelda Lambertini» Santi e Beati 2005-02-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-04).
- ↑ (Polonieraz) Tomaszewski, Marek Paweł. «Błogosławiona Imelda Lambertini» Opoka 2010-11-17.
- ↑ (Ingelesez) «Blessed Imelda Lambertini» Catholic Saints 2019-05-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-03).